lunes, 9 de diciembre de 2013

5. Astea: Amets


Asteburu honetan Ametsen urtebetetzea izan da, eta horregatik bere lehengusu eta lehengusina guztiak etxean izan ditu. Familia eta lagun asko elkartu dira, eta oso ondo pasatu zuten. Bere urtebetetzea zenez berari gehien gustatzen zaizkion gauzak egin zuten, eta familiak oparitutako jostailuekin ibili ziren primeran pasatzen.


Zorionak Amets!

4. Astea: Laia


Untxi zuri hau Stinky du izena, eta Laiaren izeko Laurarena da. Normalean Stinky Madrilen bizi da baina asteburu hontan Laiaren amama Mari Carmen bizi den herrian egon dira Laia, bere gurasoak eta izeko Laura. Laiak oso ondo pasatzen du herrian, bere lagun Amaiurrekin kulunketan, Pipi eta George txakurrekin jolasten, izeko Blankiren etxean... Laiak esan digu hurrengo batean Stinky klasera ekarriko duela, bere izekok usten baldin badio, noski!

3. Astea: Unai


Hau Alazne da, Unairen lehengusin txikia. Alazne Iruñan bizi da baina asteburu honetan Unairen etxera etorri dira. Unai oso ondo pasatu du Alaznerekin, eta argazkian agertzen den bezala, burla egiten erakutsi dio. Unai lehengusu nagusiena izanik badauka Alazne zaintzeko ardura, eta hori asko gustatzen zaio.

2. Astea: Paule


Paule asteburu honetan Cabarcenoko parke naturalean egon da. Familia osoa elkartu zen, Paule eta bere gurasoak, Santurtzin bizi diren bere osaba Iker, izeko Naiara eta lehengusu Omar, eta han, Cabarcenon, Santanderren bizi diren lagun batzuekin ere elkartu ziren. Animali asko ikusi zituen, baina zebrak oso gertutik ikusi zituzten, eta horregatik aukeratu du argazki hau. Gauza pilo kontatu dizkigu Paule animaliei buruz, eta egunen batean Cabarcenora txango bat egin behar dugula esan digu, ideia bikaina Paule!


1go Astea: Aitor


Asteburu honetan Aitor Orion egon da bere guraso eta Marenekin (bere arrebatxo txikia). Aitorren aitak tortilazko bokata batzuk egin zituen. Asteburu osoan zehar argazki asko egin ditu Aitor, eta zaila egin zaio bakar bat hautatzea. Argazkian, bokatak jan ostean Aitorrek txikle asko hartu zituen eta denak ahoan sartu zituen, oso dibertigarria izan zela gogoratzen du Aitorrek.

NI ARGAZKILIARI Proiektu berria

Kurtso berriarekin, proiektu berri bat aurkeztu nahi dizuegu, "Ni Argazkilari" proiektua.


Astebururo klaseko haur bakoitzak klaseko argazki kamera etxera eramango du eta haurra nahi beste argazki atarako ditu, egindako gauza interesgarriak argazkien bidez klasera eramateko helburuarekin. Astelehenetan, argazkiak egiten ibili den haurrak klaseko ordenagailua erabiliz beste klasekideei egindako argazkiak erakutsi eta azalduko dizkie.

Haur argazkilariak ere, ateratako argazki guztietatik bat aukeratuko du eta blogean eskegiko dugu!