lunes, 9 de diciembre de 2013

NI ARGAZKILIARI Proiektu berria

Kurtso berriarekin, proiektu berri bat aurkeztu nahi dizuegu, "Ni Argazkilari" proiektua.


Astebururo klaseko haur bakoitzak klaseko argazki kamera etxera eramango du eta haurra nahi beste argazki atarako ditu, egindako gauza interesgarriak argazkien bidez klasera eramateko helburuarekin. Astelehenetan, argazkiak egiten ibili den haurrak klaseko ordenagailua erabiliz beste klasekideei egindako argazkiak erakutsi eta azalduko dizkie.

Haur argazkilariak ere, ateratako argazki guztietatik bat aukeratuko du eta blogean eskegiko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario