Klasetik etxerako BIDEOAK

Kaixo lagunok! 


Aste honetan baserriko animalien inguruan ibili gara lanean.  Pasa den egunean, umeek gogoko zuten baserriko animaliaren irudia edo argazkia ekartzea eskatu genizuen astelehenerako eta dena primeran  atera zen. Umeek poz-pozik erakutsi egin zizkieten beste gelakideei haien baserriko animali gustukoenak. 

Begira zelako bideo polita geratu zaigun guztion argazkiekin!!!




Klasean ordenagailu txokoa tokatu zaien egunean, denek izan dute aukera jolas polit eta dibertigarri honekin jolasteko. Hemen utziko dizuegu, etxean nahi baduzue gurasoei erakusteko eta haiekin ondo pasatzeko!




Aste amaieran, bakoitzak astean zehar landutako animalia baten inguruko marrazkia egin du. Begira zelako marrazki politak egin dituzten gure umeek!




Astero proiektu txiki bat egingo dugu denon artean eta hemen igotzen joango gara, zuen seme- alaben lanak ikus ditzazuen haiekin batera etxean.


Hurrengo astera arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario