KLIK Programa

Aurten gure klasera programa berri eta dibertigarri bat heldu da, eta hemen aurkezten dizuegu:

Klik programa haurrei zuzenduta dago eta haurrek arlo ezberdinei buruzko jolasak, abestiak, ipuinak eta ariketetan murgilduko dira, cd interaktibo honen bidez.

Helburuak: Programa honen bitartez, eta modu erraz batean ordenagailua erabiltzearekin batera, haien irudimena landuko dute.

-       Euskara eta Ingelesa hizkuntzetan hiztegi berria ikasi.
-       Ipuinak entzuteko eta ikusteko baliabide desberdinak landu.
-       Motrizitatea fina landu. Programa oso erraza da eta kliken bidez funtzionatzen du.

Haur bakoitzak Klik CD bana izango du, etxean ere gurasoekin jolastu ahal izateko!


Egunero, klasean egiten dugun ariketaren berri hemen blogean argitaratuko dugu.


Zer egin dugu gaur?

1go eguna: Astelehenena.

Gaur igelak taldea klik programa erabiltzen hasi da, eta gelako materialen izenak lantzen egon dira. Haurra marrazki gainean klikatu eta objetuaren izena entzuten zuten.

2.eguna: Asteartea.

Gaur klik programaren bidez ipuina izan dugu.
Eguneko makinista gaur, Ibai izan da eta horregatik ordenadorearen arduraduna izan da. Iruadiak pasatzen zituen sagua erabiliz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario