PAINTing Proiektua

Kaixo lagunok!

Aste honetan zehar gure haurtxoek paint-a erabiltzen ikasi dute. Adin honetan, gure helburua ez da irudi edota marrazki politak egiten ikastea baizik eta ordenagailua maneiatzen ikastea, arratoia erabiliz, zenbait funtzionamendu ezberdin aztertuz... Horretarako, paint-aren laguntza eduki dugu.

Programa hau, marrazteko erabiltzen da batez ere. Bertan kolore ezberdinak aurki ditzakegu, baita margotzeko pintzel ezberdinak ere. Honekin batera, zenbait forma daude. 


Baina nola landu dugu programa hau? 

Lehenengo eta behin, hasi aurretik, irakaslea paint-aren elementu sinpleenak azaldu ditu, hau da, nola aldatu pintzela eta kolorea. Hau azaldu ondoren, umeak libre eta autonomoki, nahi izan dutena marrazten hasi dira, irakasleak haien nahiak errespetatuz.  

Gero, irakaslea banan-banan joan da ikasle bakoitzarengana, formak nola egiten diren erakustera. Oraingo honetan borobila ikasten ari garenez, borobil bat egiteko eskatu die, eskolan ematen diren edukiak modu aktibo baten indartu ahal izateko. Hau izan da gidatutako jarduera bakarra. Gainerako marrazkia umeek libreki egin dute. 

Amaitzeko, esan beharra dago ariketa honetan nahiko emaitza onak atera direla. Izan ere, umeek pixkanaka ordenagailu eta teknologia berriak erabiltzen ikasi dute, dibertitu, jolastu eta modu aktibo baten jardun duten bitartean.


 Hona hemen gure ikasleek egindako marrazkitxoak:




Aaaahhhh!!! Ahaztu egiten zitzaidan!! Programa hau seguruenik zuen etxeko ordenagailuan aurki dezakezue, windows-eko edozein ordenagailutan dagoelako. Beraz,  anima zaitezte etxetik ere erabiltzera, haurrek oso ondo pasatzen dute eta!


No hay comentarios:

Publicar un comentario